Agrégateur de contenus

Retour Vista Alegre trafiko aldaketak

Twitter

ALDAKETAK VISTA ALEGRE AUZOKO SARRERA ETA IRTEERA ERREPIDEAN

2024/10/11

Vista Alegren eraikitzen ari diren hiru igogailu berrien lanen baitan, aldaketak egingo dira auzoko sarrera/irteera errepidean, auzoko aparkaleku kopurua bermatzeko. Gaur egun auzoko sarrera/irteera den Urkidi kalea, behin behinean, irteerarako bakarrik erabiliko da eta, ondorioz, 19 aparkaleku sortuko dira gune horretan. Ondorioz, auzorako sarrera Barandiaran kaleko aldapatik egingo da.

Baldintza klimatikoek baimentzen badute, astelehenean hasiko dira seinaletika berriaren margoketa lanak egiten eta aldaketa gauzatuko da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010