Agrégateur de contenus

Urtetako frontoain argiak pizteko sistema aldatu da

Twitter

UDALAK URTETA AUZOKO FRONTOIAN ARGIAK PIZTEKO SISTEMA ALDATU DU

2020/12/03

Zarauzko Udalak Urteta auzoko frontoiko argiteria pizteko sistema aldatu du aste honetan bertan. Orain arte, argiak automatikoki pizten ziren 18:00ak inguru eta 23:00etan itzali, erabiltzaileak bertan egon, ala ez.

Orain, Udalak botoi bidezko sistema ezarri du eta, hala, 17:00ak eta 23.00ak bitartean, argiak pizteko aukera izango da. Erabiltzaileek botoi berdea sakatu beharko dute argiak pizteko frontoira iristen direnean eta, joan baino lehen, botoi gorriari sakatu, argiak itzaltzeko. Sistema honi esker, energia aurreztuko da Zarautzen.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010