Agrégateur de contenus

Retour urtarrila maiatza bitarteko kultur eskaintza Zarautzen

Twitter

ZARAUZKO UDALAK URTARRILA-MAIATZA BITARTEKO KULTUR ESKAINTZA ZABALA ANTOLATU DU

2021/01/26

Zarauzko Udalak urtarrilaren 22an 4/2021 indarrean sartutako aginduari jarraituz kultur programazioarekin aurrera jarraitzeko modua ikusten du. Kontuan izan behar da, agindu hau indarrean dagoen bitartean udalerrian bizi direnek bakarrik izango dutela Zarauzko kultur programazioaz gozatzeko aukera.

Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultur zinegotziaren hitzetan, “hori horrela izanik ere, urtarrila maiatza bitarteko programazioan eskaintza zabala prestatu dugu. Kalitate handiko programa antolatu dugu, kultur eta arte disziplina ezberdinei lekua ematez gain, ahalegin berezia egin dugu euskal artista eta konpainiei lekua ematen. Literatura, arte plastikoak, musika, antzerkia eta dantza egongo dira oraingoan ere”.

Hala ere, egoerak hala behartuta jarduteko moduan aldaketak egitea erabaki du Udalak. Pandemiaren bilakaeran programazioan izan dezakeen eragina ikusita sarreren salmenta berrantolatu da, eta hurrengo 4-5 asteetarako sarrerak erosi ahal izango dira.  

Gaurtik aurrera, beraz, martxoaren 5a bitarteko ikuskizun guztietarako sarrerak salgai daude, online eta Modeloko leihatilan.

Urtarrilak 31, 16:45: “Italino Grand Hotel”, Antzerkia familian

Otsailak 5, 19:00: “Ez dok ero”, Antzerkia

Otsailak 28, 16:45: “Oilar bat dago zure teilatuan”, Antzerkia familian

Martxoak 5, 19:00: “Panpina”,  Antzerkia

Esan beharra dago, hala ere, ikuskizun batzuetarako sarrerak agortuta daudela aurrez erosi zirelako. Horrenbestez, eta mugikortasun muga berria kontuan hartuta, Zarautzen bizi ez direnei dirua itzuliko zaie. Horretarako, e-mail bat idatzi behar dute kultura@zarautz.eus helbidera honako datuak argituz: ikuskizuna eta erositako sarreraren erreferentzia kodea edo eserlekua.

Hauek dira sarrerak agortuta dituzten ikuskizunak:

Urtarrilak 29: “Errimak bi oinetan”

Otsailak 11: “Olatz Salvador”

Otsailak 26:  “Gorria”

“Sarrerak itzuli ahala libre geratzen diren eserleku horiek berriro salgai jarriko ditugu” gaineratu du Urbietak.

Gainerako kultur programazioak ere aurrera jarraitzen du: irakurketa txokoak eta literatur tertuliak hiru hizkuntzatan. Irakurketa txokoak Miriam Mendozarekin izango dira, hilean behin, 3-6 urteko haurrentzat. Literatur solasaldiak, berriz, euskaraz Gorka Arreserekin, gazteleraz Amaia Garciarekin eta ingelesez Olwen Mearsekin izango dira. Solasaldiko irakurketen inguruko informazio gehiago Sanz Eneako liburutegian eta Udaleko agendan aurki daiteke.

Erakusketei dagokionez, Sanz Enean zein Torre Luzean erakusketak izango dira ohiko ordutegian: egunero 18:00 – 20:00 bitartean. Erakusketen inguruko informazio zehatzagoa agendan ikusi daiteke.

“Maiatza bitarteko programa osatu dugu, ikusgai dago webgunean, QR kodearen bidez ere eskura daiteke, eta baita Modeloko leihatilan hartu ere. Hala ere, kontuan izan behar da aldaketak egon daitezkeela egoerak hala behartuta” amaitu du Kultura zinegotziak.

 

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010