Agrégateur de contenus

Retour Urdaneta kaleko asfaltatze lanak

Twitter

URDANETA KALEA ASFALTATZEKO LANAK GAUZATUKO DIRA DATORREN ASTEAN

2023/06/09

Asfaltatze Plana aurrera doa bere bidean eta dagoeneko gauzatu dira herriko kaleetan aurreikusitako asfaltatzeen gehiengoa. Prozesuari jarraipena emanez, asteartean hasiko dira Urdaneta kalean egingo diren asfaltatze lanak.

Kale honen asfaltatze lanak bi fasetan gauzatuko dira. Lehenengoan, Bizkaia kaleko biribilgune berriaren eta Araba kaleko biribilgunearen arteko zatia asfaltatuko da eta, bigarrenean, Araba kaleko biribilgunetik hegoaldera jarraituko du Lanpardo kaleraino. Lan hauek irauten duten bitartean, bi biribilgune hauen arteko errepide zatia moztuko da.

Kalearen mozketak trafikoan izango dituen eragina ekiditeko asmoz, zirkulazio alternatiboa ahalbidetuko da Bizkaia kaletik. Honela, Alde Zaharrera iristeko, Zelai Ondo biribilgunetik hasita Bizkaia kalea zeharkatu beharko da. Azken Portura sartzeko ere Bizkaia kaletik egin beharko da, Gurmendi kalearen parean hegoalderuntz eginez. Bestalde, Abendañora iristeko, Araba kalea eta Gurmendi kaletik igaro beharko da.

Lehen fase honek ekainaren 16a bitartean iraungo du eta, amaitzean, Urdaneta – Araba biribilgunetik hegoaldera geratzen den zatiarekin jarraituko da, Lanpardo kaleraino.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010