Agrégateur de contenus
Retour Ur pitxerrak 2
TABERNA ETA ELKARTE GASTRONOMIKOETAN KRISTALEZKO UR PITXERREN ERABILPENA SUSTATUKO DU UDALAK


2023/03/13
Duela hilabete, Zarauzko Udalak herriko ostalaritzan kristalezko ur pitxerren erabilera sustatzeko kanpaina jarri zuen martxan. Ekimen hau ‘Plastibistak’ kanpainaren barnean kokatzen da eta honen helburua da ingurumenarekiko konpromisoa bultzatzea eta plastikorik gabeko Zarautz baten alde egitea.
Herriko 30 ostalaritza establezimendu jada kontaktuan jarri dira Udalarekin eta guztira 306 pitxer banatuko dira datozen egunetan. Ekimen honek izan duen harrera ona ikusita, elkarte gastronomikoei ere kristalezko ur pitxerrak eskatzeko aukera zabaltzea erabaki da.
“Eskerrak eman nahi dizkiet herriko ostalariei eta herritarrei ingurumenari buruzko sentsibilizazio kanpainetan parte hartzeagatik eta Plastikorik Gabeko Zarautz baten alde egiteagatik. Herritar guztiei eragiten digun gaia da eta gure esku dago aurrerapausoak ematea”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak.
Oraindik eskaera egin ez duten ostalariei gogorarazten zaie, pitxerrak doan eskuratzeko interesa badaukate Zarauzko Udaleko Agenda 21 Sailarekin harremanetan jarri behar dutela eta taberna/jatetxe bakoitzak zenbat ur pitxer jaso nahi duen jakinarazi beharko dute telefonoz edo e-posta bidez. Aldi berean, interesaturik dauden elkarte gastronomikoek ere eskaera berbera egin beharko dute:
Telefonoa: 943 00 51 59
e-posta: n-ollokiegi@zarautz.eus
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010