Agrégateur de contenus
Retour Udazkeneko kultur eskaintza
IKASTURTE BERRIA KULTURAZ BLAI!


2022/09/13
Zarauzko Udaleko Kultura departamentuak udazken honetako kultur eskaintza aurkeztu du gaur goizean. Honen bitartez, jakitera eman dira irailetik abendura bitartean Zarautzen gozatu ahal izango diren ekitaldiak. Literatura, bertsolaritza, antzerkia (heldu zein haurrentzako), kontzertuak, dantza emanaldiak, erakusketak, zinema... denetatik izango da hurrengo hilabeteetan.
“Disziplina desberdin asko bateratzen dituen eskaintza anitza osatu dugu udazken honetarako”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak. “Nabarmentzekoa da erakusketa baten bitartez Itxaropena inprimategi zarauztarrari egingo zaion eskertza, urteetan zehar, baita garai zailenetan ere, euskalgintzaren alde egin duen lan nekaezina aitortzeko”.
Ekitaldi guztietarako sarrerak gaur arratsaldean bertan jarriko dira salgai, bai Modelo Aretoko txarteldegian, bai eta Kutxabanken sarrera plataforman.
Egitaraua udal eraikinetan eskura daiteke eta ekitaldi guztiak jada udal web orriko agenda atalean kontsulta daitezke.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010