Agrégateur de contenus
Retour Udazkenak ere gazte!
ZARAUTZEN ‘UDAZKENAK ERE GAZTE!’ DIRA


2021/10/01
Urrian sartu eta udazkenaren etorrerarekin Zarauzko Gazteria departamentuak hainbat egitasmo jarri ditu martxan datozen aste eta hilabeteetarako.
“Ikasturte hasierarekin batera, haur, gazte eta nerabeentzako aisialdi eskaintza indartu nahi izan dugu ‘Udazkenak ere gazte!’ egitasmoarekin” adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Gazteria zinegotziak. “Gaztelekuan antolatu diren ekintzez gain urriaren 15ean jardunaldi berezi bat prestatu dugu kiroldegiko frontoian eta Lizardi Aretoan egingo diren bi ekitaldiekin”.
‘Udazkenak ere gazte!’ programaren baitan urriaren 15erako bi ekitaldi izango dira. Lehenik, 18:00etan, haur eta nerabeentzako Free Style Bike Show ikuskizuna izango dugu Aritzbataldeko frontoian, non bertara gerturatzen direnek bizikletan egindako salto eta akrobaziak ikusteko aukera paregabea izango duten. Jarraian, gaueko 22:00etan, Nøgen musika taldeak kontzertua eskainiko du Lizardi Aretoan. Talde donostiarra Bilboko Miribillan urriaren 1ean emango duten kontzertu bereziaren ondoren iritsiko da Zarautzera.
Bi ekitaldi hauetarako gonbidapenak Modelo Aretoko txarteldegian eskuratu ahal izango dira urriaren 9tik aurrera. Modeloko leihatilaren ordutegia larunbatean 9:00etatik 12:00etara izango da eta gainontzeko egunetan, txarteldegiaren ohiko ordutegia izango du. Free Style Bike Show-rako lau gonbidapen jaso ahal izango dira pertsonako eta Nøgen-en kontzerturako, aldiz, bi.
Bestalde, Haize-Orratz Gaztelekua jada martxan da eta ‘Udazkenak ere Gazte!’ ekimenaren baitan hainbat ekintza antolatu ditu haur eta gaztetxoek goza dezaten. Aurrekoan antolatu zuten K-Pop masterclass-aren arrakasta ikusirik, hilabetero ekintza berezi bat proposatzea erabaki dute. Ekintza hauetako parte hartzaileek gabonetan zozketatuko den lau pertsonentzako afariarentzat boleto bat eskuratuko dute.
Honez gain, eskulan eta sukaldaritza ikastaroak eskaintzen jarraituko dute udazkenean zehar eta hainbat irteera proposatu dituzte ekintza desberdinak egiteko. Azkenik, urtea bukatzeko, gabonekin lotutako ekintzak eta jolasak egingo dira eta bi eguneko irteera bat ere prestatuko dute.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010