Agrégateur de contenus

Retour Udaleku Irekiak 2024

Twitter

UDALEKU IREKIEN AURREMATRIKULAZIO EPEA ZABALIK DA

2024/05/15

Udara gainean dugu eta, aurten ere, Zarauzko udalak Udaleku Irekiak antolatuko ditu uztaila eta abuztuan zehar, haurrek udan ere aukera izan dezaten euskaraz bizi eta ondo pasatzeko. Udalekuak uztailaren 1etik abuztuaren 14ra izango dira Orokieta Herri eskolan, 9:30etik – 13:00etara, eta 2003.2024 ikasturteko HH5 eta LH6 maila artekoek (biak barne) parte har dezakete.

Aurrematrikulazio epea zabalik da eta izena emateko azken eguna maiatzaren 22a izango da. Izen emate prozesua on line (https://forms.office.com/e/NMfmiNMfEm​​​​​​​) edota, presentzialki, Gaztelekuan egin daiteke.

“Aurten, berritasun bezala, uztailean 180etik 320ra igo dugu gehieneko parte hartzaileen kopurua eta 50etik 80ra abuztuan, ahalik eta haur gehienek goza dezaten uda garaian zerbitzu honetaz”, jakinarazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak.

Hizkuntza behar bereziak dituzten haurrek sarbide zuzena izango dute, baldin eta ikasturtean zehar euskararen ezagutza edo erabilera sustatzeko programaren batean parte hartu badute; eta zaurgarritasunean dauden haurrek eta dibertsitate funtzionaleko umeek ere sarbide zuzena izango dute.

Gainerakoekin zozketa egingo da baldin eta uztailean 320 haur baino gehiagok izena ematen badute eta abuztuan, 80k baino gehiagok. Zozketa izatekotan, maiatzaren 24an 09:00etan izango da. Egunean bertan jakinaraziko da emaitza, baita ordainketaren nondik norakoak ere.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010