Hamar urteko indarraldiaren ondoren, beharrezkoa da udal baratzeen ordenantza berrikustea eta eguneratzea, emakiden kudeaketa arintzeko, ekimen eta behar berriak txertatzeko eta erabiltzaileen eskaerak asetzen dituen ordenantzaren berrikuspena lortzeko.
Ekimenaren helburu nagusia:
- 2010ean onartu zen ordenantza egoera berri batetik abiatu zen, eta lehen aldiz 100 lursail baino gehiagoren emakida ebatzi zuen. Gaur egun gehienak erabiltzen ari dira, eta aktiboak dira; beraz, ordenantzak lehen zozketaren izaera hori galdu behar du eta emakiden berritzean eragin.
- Itxarote-zerrendan dauden eskatzaileen emakida azkarra lortzeko, fidantza kuota bihurtzen da, eta ezeztatzeagatik emakida amaitzeko administrazio-epea laburtu egiten da.
- Baratzeen erabilpenari buruzko irizpideak eguneratu eta zehaztu egiten dira, hala nola, animalien debekua, ureztapena, herbiziden erabilpena, konpostagailuak, hondakinak, ibilgailuak eta azken 10 urteetako esperientzien ondorioz ikasitakoa.
Ekarpenak Udal web orriko 'parte hartu' atalean egin daitezke, prozesua jarraituz. Gaurtik hasita, 15 eguneko epea izango da ekarpenak egiteko.
Hala, ordenantza berria onartzearekin batera, 'Udal baratzen emakida eta erabilera arautzeko udal erreglamendua' (2010ean onartutakoa) indargabetu egingo da.