Agrégateur de contenus

Retour udal baratzak eskuragarri

Twitter

MUNANTXOKO UDAL BARATZAK, HERRITARRENTZAT ESKURAGARRI

2020/05/21

Duela 10 urtetik, Zarauzko Udalak 179 udal baratza ditu zarauztarren eskura Munantxon. Euskadi osoan baratza gehien dituen Udala da.

 

Patxi Elolak (PSE-EE), udal baratzetako zinegotzi arduradunak adierazi duenez, "Maiatzaren hasierara arte 146 baratza genituen, horien erabilera berrikusi ondoren, 24 gehiago ditugu orain. Beraz, oraindik badaude batzuk eskuragarri. Interesa duenari izena emateko deia egiten diogu, kontuan hartuta zein egunetan gauden, kontzesioa berehalakoa izango da, uda honetako uzta prestatu eta aprobetxatu ahal izateko ".

 

Baratza bat ematea lotuta dago baratza horiek behar bezala erabiltzeko eta funtzionatzeko udal-ordenantza bat betetzearekin. Baratza lortzeko ezinbestekoa da Zarautzen erroldatuta egotea adibidez.

 

Interesatuek Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ-en) eman behar dute izena, Kale Nagusia 29an, behean. Informazio gehiago 943005100 telefonoan.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010