Agrégateur de contenus

Retour Aurrekontu parte hartzaileak

Twitter

EGIN ZURE EKARPENA 2022KO URTEKO UDAL AURREKONTUAK LANTZEKO PROZESU PARTE HARTZAILEAN

2021/09/20

Zarauzko Udalak, azken urteetan egin duen bezala, 2022 urteko udal aurrekontuak lantzeko prozesu parte hartzailea jarriko du martxan. Jesus Arana (EAJ-PNV) Ekonomia eta Partaidetza zinegotziak, prozesu honen garrantzia azpimarratu du: “Udal aurrekontuak garrantzia handia daukate, Zarautzen datorren urtean emango diren pausuak markatuko baitituzte. Aurten, aurrez-aurreko bilerak egitea posible ez bada ere, zarauztarren eskura hainbat baliabide jarri ditugu euren ekarpenak egin ditzaten”.

Proposamenak egiteko epea irailaren 20tik urriaren 3a arte izango da eta Udalak hauek jasotzeko hiru modu jarriko ditu martxan: lehena, herrian zehar jarriko diren postontzietan; bigarrena, partehartu@zarautz.eus  helbide elektronikora mezu bat bidaliz; eta, hirugarrena, udal webgunean dagoen parte hartu atalean.

Postontziak ondoko puntuetan jarri dira: Vista Alegre auzo elkartean, Etxezabala eta Portuetxen, Sanz Enean, Udal Euskaltegian, Azken Portuko Kristau Biltokian, Aritzbatalde kiroldegian eta, azkenik, Iñurritzako auzo elkartean.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010