Zarauzko Udaleko Kirol departamentuak bere udako eskaintza argitaratu du. Eskaintzen diren ikastaro desberdinetan haur, gazte zein helduentzako aukera zabala dago: Kirol Txokoa, Gaztefit, igeriketa, areto ikastaroak...
Ikastaro hauetan izena emateko epea datorren asteartean irekiko da, maiatzaren 2an. Izen ematea Udalaren webgunean edota Aritzbatalde kiroldegiko harreran egiteko aukera izango da.
Udarako kirol eskaintza osoa atxikitako dokumentuan kontsultatu daiteke.
Informazio gehiago -> kirola@zarautz.eus / 943 00 5123.