Agrégateur de contenus

Retour Udako garbiketa errefortzua

Twitter

ZARAUZKO UDALAK KALE GARBIKETA ZERBITZUAREN ERREFORTZUA EGIN DU UDAKO SASOIRAKO

2022/06/03

Urtero bezala, Zarauzko Udalak, udako denboraldia ailegatzearekin batera, kale garbiketa zerbitzuak indartu ditu. Errefortzu hau ekainaren 1ean hasi zen eta irailaren 30a bitartean iraungo du.

Errefortzu honen baitan, garai honetan herrian mugimendu gehien dauden guneei jarraipen berezia egingo zaio. Esaterako, Alde Zaharrean eta Malekoian garbiketan dabilen pertsonala eta ordutegia indartuko dira eta bertako zakarrontzien hustuketa goizez zein arratsaldez egingo da. Bestalde, hondakin bolumen gehien jasaten duten edukiontziak ura eta xaboiarekin garbituko dira.

Iban San Martin (EAJ-PNV) Zerbitzu zinegotziaren esanetan: “Uda ate joka dugu eta jada mugimendu gehiago sumatzen da herriko kaleetan. Horregatik, uda guztian zehar kale garbiketa zerbitzuaren errefortzua egingo dugu gure kaleak garbi mantentzen direla bermatzeko”.

Hondartzako garbiketa zerbitzua

Nahiz eta hondartza denboraldia Zarautzen datorren ekainaren 15ean hasiko den, Gipuzkoako Foru Aldundiak jada martxan jarri du Zarauzko hondartzaren garbiketa zerbitzua. Era berean, zerbitzu hau uda guztian zehar gauzatuko da, irailaren amaiera bitartean.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010