Agrégateur de contenus
Retour

Udaberri berritasunak

Twitter

BERRITASUNAK UDABERRIN

2022/09/16

Behin ZAEko eskubaloi sekzioak Udaberri Jubilatuen Etxeko taberna/jatetxearen gestioa amaitu ondoren, astelehen honetan (irailak 19), gure adinekoen erabilpen eta gozamenerako espazio hau berriz irekiko da.

Irekiera berritasunekin dator, hala nola, aurrez jatetxearen terraza bezala erabiltzen zen patioko teilapearen erabileran, non orain gero eta ohikoagoak diren mugikortasun arazoak dauzkaten jendearen ibilgailuak aparkatzeko erabiliko den.

Era berean, Udaberriko Juntaren eskutik, patio honen erabilera ludiko eta kulturalak areagotuko dira, bai eta Etxearen beheko solairuan.

Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, igandean aldiz, 16:00etatik 20:00etara.

Taberna eta sukalde zerbitzuaren irekiera urri amaierako aurreikusia dago. “Bitartean, txoko moduko espazio bat ahalbidetuko da erabiltzaileek kontsumizio bat hartzeko aukera izan dezaten, eguneroko prentsa egoten jarraituko du eta Juntak mahai jokoak eskainiko ditu erabiltzaileen eskura”, jakinarazi du Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiken zinegotziak.


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010