Agrégateur de contenus
Retour Txartel berriak UKUen
ORGANIKOAREN ETA ERREFUSAREN EDUKIONTZIAK ZABALTZEKO TXARTEL BERRIAK UDAL ELKARTEAN ESKATU BEHARKO DIRA


2021/05/15
Azken hilabeteetan, hondakinak biltzeko sistema berrantolatzeko prozesuan murgilduta dago Urola Kostako Udal Elkartea. Errefusaren eta organikoaren edukiontzien itxiera da lan ildoetako bat. Hain zuzen ere, maiatzaren 17an gauzatuko da errefusa eta organikoa edukiontzien itxiera Zarautzen. Hauek zabaltzeko, txartela beharko da.
Txartel bakoitza etxebizitzari dagokio, eta soilik irekitzen ditu norberaren etxebizitzari dagozkion bilketa puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak. Txartela galdu edota hondatuz gero, berri bat eskuratu ahalko da Urola Kostako Udal Elkartean. Era berean, txartelaren inguruko gorabeheraren bat izanez gero, herritarren eskura dago Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren informazio eta arreta zerbitzua:
Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua
- Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
- Tel. 943 89 08 08
- hondakinak@urolakosta.eus
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010