Agrégateur de contenus

Retour Turismo-ostatuen aparkalekuak

Twitter

TURISMO-OSTATUETARAKO APARKALEKU-PLAZEN ERABILERARI BURUZKO ARAUDIAN ALDAKETA

2022/01/27

Zarauzko Udalak dekretu berri bat jarri du indarrean, edukiera txikiko turismo-ostatuei aparkaleku-plazak lagatzeari buruz indarrean dagoen araudia aldatzeko.

Orain arte, 10 bizitoki-unitate baino gutxiagoko edukiera zuten mota horretako ostatuek, urte osoan zehar erreserbatutako aparkaleku publikoak izan zitzaketen, euren bezeroei aparkalekua errazteko.

Orain, araudi berriarekin, mota horretako turismo-ostatuek bere jarduerari lotutako aparkaleku-erreserba eskatu ahal izango dute soilik udarako, eta eskaera horiek Mugikortasuneko Departamentuak aztertuko ditu.

“Jakin badakigu aurreko araudiarekin egoera batzuetan areagotu egiten zirela egoiliarren aparkaleku-arazoak, eta, beraz, plaza horiek berreskuratzea erabaki dugu”, azaldu du Iker Basurko Mugikortasun zinegotziak (EAJ-PNV). “Aldaketa honekin Zarauzko herritarrentzako plazak berreskuratzen ditugu, ostatu hauen beharrei erantzuteari utzi gabe; izan ere, TAOren egungo ordenantzan bezeroei urte osoan zehar aparkatzea errazteko alternatibak jasotzen dira”.

Gaur egun Hiri Mugikortasun Jasangarriko Plana (PMUS) idazten ari da Udala, eta Basurkok ere horri egiten dio erreferentzia: "Hilabete gutxi barru Mugikortasun Jasangarriko Plana idatzita izango dugu, eta mugikortasunari dagokion guztian hobetzen jarraitzeko lanean jarraituko dugu. Dagoeneko pausoak ematen ari gara eta datozen urteetan aldaketa hori onerako nabarituko da gure herrian”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010