Agrégateur de contenus
Retour

Turismo logo berria aurkezpena

Twitter

ZARAUZKO UDALAK TURISMO DEPARTAMENTUAREN LOGO BERRIA AURKEZTU DU

2022/06/22

Gaur goizean, Udalak Turismo departamentuaren eta Turismo Bulegoaren logotipo berriaren aurkezpen saioa egin du. Duela hilabete inguru aurkeztu zen logo berria aukeratzeko lehiaketa eta, guztira, 40 proposamen jaso dira.

“Zarautz Turismoak azken urteetan izan duen bilakaerari jarraituz, eta sektorean komunikazioak eta digitalizazioak hartu duen garrantziari jarraituz, logotipoa eguneratzea beharrezkoa da”, adierazi du Leire Arana (EAJ-PNV) jarduneko Turismo zinegotziak. “Zarautz nazioarte mailan erreferentziazko helmuga den heinean, hau honela identifikatuko duen marka bateratu bat sortzeko beharra agerian gelditu zen 2017-2021 Turismo Plan Estrategikoaren lanketa prozesuan”.

Egun arte erabili den logotipoa 80. hamarkadan sortutakoa da eta, dagoeneko, ez da egungo beharretara egokitzen eta ez da aplikagarria euskarri digital berrietarako.

“Irabazlea hautatzeko irizpide nagusiak, besteak beste, sinpletasuna, Zarauzko Udalaren kolore paleta errespetatzea, identifikagarria izatea, adierazgarria izatea Zarauzko Turismoarekin, beste logotipoekin antzekotasunik ez izatea, proportzionaltasun eta simetria egokia izatea, formatu egokia izatea, pregnantzia izatea, ikusgarria izatea, aplikazio ezberdinetara egokitzea, eta, noski, dotorea izatea”, azaldu du Aranak.

Proposamen irabazlea BETIKOTIK BERRI logoa da, Malen Uranga zarauztarrak aurkeztua. Diseinu irabazlearen egileak adierazi duenez, “hasiera batean toldoaren elementua alde batera uzten saiatu nintzen, baina segituan konturatu nintzen zarauztarrontzat gure toldoa ikono ukaezin bat dela. Azken finean logoa hori da, irudi bat ikusi eta zerbaitekin lotura egitea”.


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010