Agrégateur de contenus
Retour

Trikitilari gazteen txapelketan parte hartzeko epea zabalik

Twitter

TRIKITILARI GAZTEEN XL.TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO EPEA IREKI DA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/08/06

Zarautzen irailaren 2an ospatuko den Trikitilari Gazteen XL. Txapelketan parte hartzeko epea ireki da.

Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Jaiak eta Ekitaldiak zinegotziaren esanetan: “Modelo Aretoan ospatuko dugu aurten, segurtasun eta higiene neurriak bermatze aldera. Pandemiaren aurka borrokan gabiltzan denboraldi honetan, euskal kulturari indarra ematen jarraitzea beharrezkoa da”.

Txapelketan maila bakarra izango da: Soinujole eta pandero-jotzaileek 20 urte bete gabe izango dituzte txapelketa egunean. Parte hartzaileek 4 pieza jo beharko dituzte: trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin arina.

Janzkera tradizionalaren ezaugarriak mantendu beharko dira eta gehienez zortzi bikotek parte hartu ahal izango dute. Bikote gehiagok izena ematen badute, kanporaketa bat antolatuko da.

Hainbat sari egongo dira: Bikote irabazlearentzat 250 euro, txapela eta trofeoa. Bigarren bikotearentzat, 175 euro, eta herriko bikoteren bat egonez gero, sari berezia izango lukete. Txapelketan parte hartzen duten gainerako bikoteek 70 euroko dieta bat izango dute eta kanporaketa gainditu ez dutenek 50 eurokoa.

Izena eman daiteke abuztuaren 26a baino lehen Zarauzko Udaleko Jaiak eta Ekitaldiak departamentuan (Kale Nagusia 30) 943005119 telefonoaren bidez edo jaiak@zarautz.eus helbidea erabiliz.

 

Deskargatzeko


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010