Agrégateur de contenus

Retour Triatloia 2023 abisua

Twitter

ZARAUZKO TRIATLOIAK HAINBAT ERAGIN IZANGO DITU TRAFIKOAN ETA GARRAIO PUBLIKOAREN ZERBITZUAN

2023/06/07

Larunbat honetan, ekainaren 10ean, Zarauzko Triatloiaren XXXV. edizioa lehiatuko da eta proba honek irauten duen bitartean, hainbat eragin izango ditu trafikoan eta garraio publikoaren zerbitzuetan:

TRAFIKOA

- N634 errepidea itxita egongo da Zumaia -> Zarautz norabidean 14:00etatik 18:30era.

- Meagako errepidea itxita egongo da 14:00etatik 18:30era, bai Elizaurre kaletik eta baita Bizkaia-Foruen biribilgunetik ere.

- Gipuzkoa eta Lapurdi kaleak itxita egongo dira, Kasino kaletik San Frantzisko kaleraino, 16:30etik 20:00etara.

HIRIBUSA

Larunbatean zerbitzua ematen duten Hiribusaren 1 Lineak eta Linea Mistoak aldaketak izango dituzten bere ordutegietan. Atxikita larunbaterako ordutegiak.

LURRALDEBUS

Zarautz -> Getaria –> Zumaia noranzkoan Nafarroa kalea 1-3 geltokia kenduko da eta Sanz Enean hartu beharko da.

Aldiz, Donostiarako noranzkoan, Nafarroa kalea 1-3 eta Sanz Eneako geltokiak kenduko dira eta Don Leandro kalearen parean ahalbidetuko den behin behineko geltokian hartu beharko da autobusa.

Informazio gehiagorako, jarri kontaktuan Lurraldebusekin.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010