Agrégateur de contenus

Retour TREBA Gurasoak arauak eta mugak

Twitter

GURASOEK FAMILIAN ARAUAK ETA MUGAK ASERTIBOKI EZARTZEN LAGUNTZEKO SAIOA ANTOLATU DU UDALAK

2025/09/19

Gipuzkoa Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikok osatzen duen TREBA Gurasoak programako hitzaldi berri bat antolatu du Zarauzko Udaleko Gazteria departamentuak.

Oraingo honetan, eskainiko den doako hitzaldiaren izenburua “Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean” da. Hitzaldia Leyre Cano psikopedagogoak eskainiko du.

Hitzaldia irailaren 25ean izango da, 18:00etan, Etxezabala aretoan. Izen emateak https://forms.office.com/e/caXmNhxbxN?origin=lprLink webgunean edota kartelaren QR kodea eskaneatuz egin daitezke.


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010