Agrégateur de contenus
Retour

trafiko murrizketa Mendilautan

Twitter

TRAFIKOAREN MURRIZKETA MENDILAUTAN OINEZKOEN MUGIKORTASUN SEGURUA BERMATZEKO

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/07/24

Uda sasoiko ibilgailu kopuruak gora egiteaz gain, Udalak arreta berezia jarri eta kudeatu nahi du oinezkoen mugikortasunaren alorrean.

Ildo horretan Mugikortasun departamendua Mendilauta inguruan jardun da, zehazki Zinkunegi eta Don Leandro kaleetako sarbideetan. Ostiral honetan bertan, eta uda amaitu bitartean, Zarauzko egoiliarrentzako eta inguruko negozioetako bezeroentzat bakarrik  baimenduko da sarbidea. Horrela, ibilgailuen ohiko egoera murriztuko da, alferrik aparkatzen saiatzen direnak. Horrela, kutsadura akustikoa eta inguruko egoiliarrei eragindako eragozpenak murriztuko dira.

Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziaren esanetan: "Oraintxe bertan, pandemia gainditu gabe, oinezkoen zirkulazioa ahalik eta modu seguruenean izatea saiatu behar dugu eta horretarako bideratzen ditugu aldaketa hauek. Hondartzatik gertu dagoen eremu horrek espazio handiagoak behar ditu pertsonak mugitzeko; izan ere, espaloiak oso estuak dira eta hondartzako egunetan pertsonen fluxua oso altua da. Herritarren laguntza eta errespetua eskatzen da, bide publikotik pasa behar direnean".

Gunea TAOz arautua jarraituko du, une honetan errotaziorako gune urdin bat (inguruko establezimenduetako bezeroentzat) eta egoiliarrentzako beste bat daudelarik. Basurkoren arabera: "Aldaketa sakona egiteko ordenantza aldatu behar da. Udako emaitzak zeintzuk diren baloratuko ditugu neurriak hartu aurretik”.

Ekintza honi San Frantzisko kalea ere gehituko zaio: ibilgailuentzat egun eta ordu jakin batzuetan itxiko da oinezkoentzat bakarrik izan dadin.

Erabaki hauen ondorioz, kale hauetako abiadura muga 20 km/h-ra jaisten da (gogoratu hiri-bilbeko gainontzeko kaleetan muga 30 km/h-koa dela).

 


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010