Agrégateur de contenus

Retour Tourra gogorarazpena

Twitter

FRANTZIAKO TOURRA ASTELEHENEAN IGAROKO DA ZARAUZTIK

2023/06/30

Astelehen honetan momentuko txirrindularirik onenak Zarautz gurutzatuko dute Frantziako Tourraren hirugarren etapa dela eta. Lasterketa 15:10ak aldera sartuko da herrian, Getaria aldetik, eta N-634 errepidea zeharkatuko du Oriora bidean.

”Frantziako Tourraren lehenengo hiru etapetan zehar, bai eta aurreko egunetan, Euskal Herria kirol munduaren erdigune bilakatuko da. Mundu mailako ekitaldi bat da eta denok lagundu behar dugu antolakuntza egoki joan dadin”, adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak.

N-634 errepidea itxita egongo da ibilgailuentzat eta oinezkoentzat 11:30etik 16:00etara. Tarte honetan, Zarauztik irteteko zein herrira sartzeko, AP-8 autobidea bitartez egin beharko da. Oinezkoen kasuan, N-634 errepidea gurutzatzeko, Nafarroa kalean zehar dauden hiru azpi pasabideak erabili beharko dira: San Frantzisko kalekoa, Sanz Eneako eta Iñurritzakoa.
Txirrindularien eta lasterketa osatzen duten gainontzeko kideen segurtasuna bermatzeko, errepideko elementu guztiak (seinaletika, edukiontziak, ibilgailuak...) kenduko dira.

Horrenbestez, aurreko gauetik, uztailaren 2ko 20:00etatik, ezingo da ibilgailurik aparkatu Nafarroa kalean. Astelehenean ibilgailua erabiltzea aurreikusten duten pertsonei aurreko egunean Nafarroa kaletik hegoaldera aparkatzeko gomendatzen da, era honetan lasterketako errepide mozketak ekiditeko.

Nafarroa kaleko edukiontziei dagokienez, Urola Kostako Udal Elkartea arduratuko da hauek mugitzeaz. Nafarroa kaleko 2, 6, 8, 9, 11, 20, 22, 23, 39, 41, 61, eta 64 zenbakietako eta Aiten Etxeko edukiontziak kendu egingo dira eta Nafarroa kaleko 10, 12, 26, 40, 60 eta 62 zenbakietakoak, aldiz, ingurura lekualdatuko dira.

Lasterketak eragina izango du ere Zarauzko Hiribusaren zerbitzuan, 11:00 eta 16:30 bitartean, linea desberdinen ibilbideak eta ordutegiak aldatuz.

“Egun hauetan egin beharreko mugimenduak denboraz planifikatzeko eta, ahal den heinean, garraio publikoa erabiltzeko gomendatzen dugu”, gehitu du Basurkok. “Jakitun gara murrizketa hauek Zarauzko bizilagunen mugikortasunean eragina izango duela eta, beraz, hauen pazientzia eskertzen dugu. Garrantzitsua da denon arteko elkarlana kirol proba garrantzitsu honek Euskal Herrian izango duen zeharkaldia arrakastatsua izan dadin”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010