Agrégateur de contenus
Retour Tourra 3 etapa
FRANTZIAKO TOURRAK ERAGINA IZANGO DU ZARAUZKO TRAFIKOAN


2023/06/16
Frantziako Tourrak Euskal Herrian izango du aurten bere irteera, eta lehenengo hiru jardunaldietan, gure inguruko herri eta hirietan zehar arituko dira munduko txirrindulari onenak.
Uztailaren 3an, astelehenean, lehiatuko den hirugarren etapan, Amorebietatik Baionara bitartean gauzatuko dena, lasterketa Zarauztik igaroko da. Aurreikuspenen arabera, pelotoia 15:10 inguruan iritsiko da Getaria aldetik eta, N-634 errepidea jarraituz, Oriora bideratuko da.
Lasterketaren antolakuntzak ezarritako jarraibideak betez, 11:30etik lasterketa igaro bitartean, N-634 errepidea itxita mantenduko da ibilgailu eta oinezkoentzat. Tarte honetan, Zarauztik irteteko zein herrira sartzeko, AP-8 autobidea bitartez egin beharko da.
Oinezkoen kasuan, N-634 errepidea gurutzatzeko, Nafarroa kalean zehar dauden hiru azpi pasabideak erabili beharko dira: San Frantzisko kalekoa, Sanz Eneako eta Iñurritzakoa.
Txirrindularien eta lasterketa osatzen duten gainontzeko kideen segurtasuna bermatzeko, errepideko elementu guztiak (seinaletika, edukiontziak, ibilgailuak...) kenduko dira. Horrenbestez, aurreko gauetik, uztailaren 2ko 22:00etatik, ezingo da ibilgailurik aparkatu Nafarroa kalean.
Lasterketak Hiribusaren ibilbideetan eta ordutegietan ere intzidentzia izango du. Lasterketa gerturatu ahala, datozen egunetan, jakinaraziko dira zerbitzuak izango dituen aldaketak.
Ezustekorik ez izateko, egun horretako mugimenduak aurrez planifikatzeko gomendioa egiten die Udalak herritarrei. Trafiko aldaketen inguruko informazio gehiagorako, jarri kontaktuan Udaltzaingoarekin (943 00 5115).
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010