Agrégateur de contenus

Retour Torre Luzea parkearen zabalkuntza

Twitter

TORRE LUZEA PARKEKO ZABALPENA IREKI DA

2025/04/01

Parkearen eremu hori mugatzen zuen hesia kendu ondoren, jadanik zabalik da Torre Luzea parkeko zabalkuntza. Gaurtik aurrera, zarauztarrek parkeari gehitu diren espazio berriez goza dezakete, zolatutako eremu berri batekin eta beste berdegune batekin. Zabalkuntza hau parkearen ekialderantz egin da eta 216 m2 gehitu dira guztira.

Zabalkuntza hau Inmobiliaria Oriok San Frantzisko kaleko 15. zenbakian eraiki duen 17 etxebizitzako eraikinari esker gauzatu da. Obra honen baitan, Talleres Renaulten eraikin zaharra eta San Frantzisko 11 finkaren frontoiaren pareta altuak eraitsi dira, orain arte Torre Luzeako parkearen muga ezartzen zutenak. Horrek, azalera handitzeaz gain, parkearen argitasuna eta zabalpen-sentsazioa handitzea ekarri du.

Zabalkuntza honen ondorioz, Turismo Bulegoaren atzeko patiotik Torre Luzea parkera sarbide bat ahalbidetu da, lehengo espazioari erabilera eta aukera asko gehituz.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010