Agrégateur de contenus
Tituluen baliokidetzaren inguruko informazioa
Informazioa
Euskararen ezagutza egiaztagirien arteko baliokidetzak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoari egokitzeko hainbat saiakera egin ditu Eusko Jaurlaritzak, honako dekretuen bidez:
297/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren mailekin parekatzeko dena (EHAA – 2010eko azaroak 15, 219 zk.)
187/2017 DEKRETUA, uztailaren 4koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dekretua aldatzen dena. (EHAA-2017ko uztailak 20, 138 zk.)
187/2017 Dekretuaren bidez administrazio ezberdinek ematen dituzten titulu eta egiaztagiri guztiak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B1, B2, C1 eta C2 mailetara egokituta gelditu dira.
297/2010 Dekretuak, euskararen ezagutza-egiaztagiri eta tituluak baliokidetzekoak, ez zituen titulu guztiak barne hartzen. 187/2017 Dekretuaren bidez onartzen den aldaketaren xedea HABEk ematen dituen tituluak eta Euskaltzaindiaren B agiria sartzea izan da nagusiki.
Hona hemen baliokidetze guztiak jasotzen dituen koadroa:
Honela, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten ondorengo titulu eta ziurtagiriak Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B1, B2, C1 eta C2 mailekin parekatzen dira eta elkarren baliokideak dira.
Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B1 mailarekin parekatutako titulu eta ziurtagiriak:
- HABEren 1. mailako eta B1 mailako ziurtagiriak.
- HAEEren 1. hizkuntza-eskakizuna.
- Osakidetzaren 1. hizkuntza-eskakizuna.
Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B2 mailarekin parekatutako titulu eta ziurtagiriak:
- HABEren 2. mailako eta B2 mailako ziurtagiriak.
- HAEEren 2. hizkuntza-eskakizuna.
- Osakidetzaren 2. hizkuntza-eskakizuna.
- Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna.
- Irakaspostuen 1. hizkuntza-eskakizuna.
Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C1 mailarekin parekatutako titulu eta ziurtagiriak:
- HABEren 3. mailako eta C1 mailako ziurtagiriak.
- HAEEren 3. hizkuntza-eskakizuna.
- Osakidetzaren 3. hizkuntza-eskakizuna.
- Ertzaintzaren 2. hizkuntza-eskakizuna.
- Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA)
- Irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizuna.
- Euskaltzaindiaren D agiria.
- Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).
- Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).
Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C2 mailarekin parekatutako titulu eta ziurtagiriak:
- HABEren 4. mailako eta C2 mailako ziurtagiriak.
- HAEEren 4. hizkuntza-eskakizuna.
- Osakidetzaren 4. hizkuntza-eskakizuna.
- Euskaltzaindiaren B agiria.
Bestalde, 297/2010 Dekretuaren 4. eta 5. artikuluen arabera, Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako euskara-ikasketak eta Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria dekretu bereko 3. artikuluan jasotako (187/2017 Dekretuaren bidez aldatua) titulu eta ziurtagiriekin daude baliokidetuta, baina ez alderantziz, era honetan:
Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B1 mailarekin baliokidetuta daude:
- Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskal ikasketen 3. maila (Antzinako Ikasketa Plana).
- Hizkuntza Eskola Ofizialetako Tarteko Maila.
Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B2 mailarekin baliokidetuta daude:
- Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskal ikasketen 4. maila (Antzinako Ikasketa Plana).
- Hizkuntza Eskola Ofizialetako Maila Aurreratua.
- Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria (HLEA).
Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C1 mailarekin baliokidetuta daude:
- Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskal ikasketen 5. maila edo euskal gaitasun maila (Antzinako Ikasketa Plana).
- Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako Gaitasun Maila (C1) eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C1 mailaren bat Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako ikasketak egiaztatzen dituzten bestelako ziurtagiriak.
2012an, ikasketak euskaraz egin dituzten pertsonei, egindako mailaren arabera, azterketa ofizialetan hizkuntzen titulazioen ziurtagiriak egiaztatzetik salbuesteko aukera eman zien Eusko Jaurlaritzak. Horren berri izan nahi baldin baduzu, klikatu hemen.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010