Agrégateur de contenus

terrazak ahalik eta gehien aprobetxatzea erraztuko da

Twitter

ZARAUZKO UDALAK TERRAZAK AHALIK ETA GEHIEN APROBETXATZEA ERRAZTUKO DU

2020/10/30

Egungo egoerak erakutsi du oso garrantzitsua dela taberna eta jatetxeetan eserita kontsumitzeko guneak ahalik eta gehien aprobetxatu behar direla. Hau errealitate bat izango da datozen hilabetetan, pandemiaren bilakaera dela eta. Inork ez daki joera hori sendotu eta gure artean geratuko den kontsumitzeko ohiko modu gisa.

Pandemia hasi zenetik, Zarauzko Udaleko Herrilan departamenduan ostalaritzako terrazen 120 lizentzia baino gehiago aztertu dira eta horiei erantzun zaie. Betiere egungo ordenantza eta Gobernuak ezarritako osasun-premisak kontuan hartuta. Egingo den azterketa berriarekin, egiten diren kontsulta guztien erantzunak arindu nahi dira.

Iker Basurko (EAJ-PNV) Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Arloko zinegotziak adierazi duenez, "Hilabete hauetan udal-talde teknikoak lan handia egin du. Egia da erantzun arinagoa eman nahiko genukeela, baina ohiko lan-kargak, egungo egoerak baldintzatuta gainera, eragotzi egin digu. Hala ere, hobetzen jarraituko dugu, erantzuna gero eta eraginkorragoa izan dadin".

Pandemiaren hasierarekin, terrazak eta beladoreak arautzeko ordenantzaren eguneratzea gelditu egin zen. Udalaren asmoa laster ordenantza berritu bat lortzea da. "Ordenantza berriaren zirriborroa nahiko aurreratuta dago, baina COVID-19ak sortutako egoerarekin, hausnarketa bat egitea eta zirriborro horri ekarpenak egitea beharrezkoa dela uste dut. Interesa duten guztiek euren ekarpena egiteko unea da. Horretan pentsatzen dugunean, uste dugu enpatia lana egin behar dela ostalarien eta herriko bizilagunen artean. Eskaini nahi dugun eta elkarrekin bizitzeko nahi dugun Zarautzen inguruan hausnartu behar dugu ", gaineratu du Basurkok.

“Datozen egunetan Udalak azterlan bat eskatuko du, ordenantza berri horretan udalerriko terrazak eta beladoreak hobetzeko aukerak jaso ahal izateko, ostalaritzak bere instalazioei etekin handiagoa atera ahal izateko eta herritarrak urtean denbora gehiagoz kanpoan erosoago egon daitezen, Euskadin dugun antzeko eguraldia edo gogorragoa duten leku askotan gertatzen den bezala. Datozen egunetan proposamenak eskatuko dizkiegu gure inguruko enpresei. Ostalaritzarako lagungarri izateaz gain, eskaerak kudeatzeko etorkizuneko izapideak bizkortzeko balioko digu, eta, bestalde, herriaren irudi orokorra eta estetika zaintzea ere bilatzen dugu, oro har kalitatezko eskaintza bat izateko lan egin behar dugu", ondorioztatu du Iker Basurkok.

 

 

 

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010