Agrégateur de contenus

Retour Taxi zerbitzua galdetegia

Twitter

UDALAK ONLINE GALDETEGI BAT AHALBIDETU DU ZARAUZKO TAXI ZERBITZUAREN EGOERAREN AZTERLANEAN EKARPENAK EGITEKO

2024/01/15

Urte amaieran Udalak herriko taxi zerbitzuaren egungo funtzionamendu-egoerari buruzko azterlan bat jarri zuen abian, zerbitzu publiko horretan hobetu daitezkeen eremuak detektatzeko.

Zerbitzuaren egungo egoera ezagutzen laguntzeaz gain, azterlan honek herritar guztien eta taxi zerbitzuarekin lotutako beste eragile batzuen beharrak eta espektatibak ezagutzeko ere balioko du.

Horregatik, azken aste hauetan, datu bilketa prozesu bat egin da, besteak beste, telefono bidezko inkestak eta kalean elkarrizketak eginez zarauztarrei.

Orain, datu bilketa honi jarraipena emateko, online galdetegi bat ahalbidetu da herritar guztiek ekarpenak egin ahal izan ditzaten azterlan hau osatzeko.

Interesa duen orok, galdetegia erantzuteko aukera izango du ondorengo estekan:

https://datakey.es/index.php?r=survey/index&sid=589457&lang=eu

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010