Agrégateur de contenus

Retour Taxi zerbitzua azterlana

Twitter

UDALAK AZTERLAN BAT JARRI DU ABIAN ZARAUZKO TAXI ZERBITZUAREN EGUNGO EGOERARI BURUZ

2023/11/23

Zarauzko Udalak herriko taxi zerbitzuaren egungo funtzionamendu-egoerari buruzko azterlan bat jarri du abian, zerbitzu publiko horretan hobetu daitezkeen eremuak detektatzeko. Ikerketa hori Instituto Datakey enpresa espezializatuak egingo du datozen asteetan zehar.
Zerbitzuaren egungo egoera ezagutzen laguntzeaz gain, azterlan honek herritar guztien eta taxi zerbitzuarekin lotutako beste eragile batzuen beharrak eta espektatibak ezagutzeko ere balioko du.

Hori dela eta, datozen egunetan, datuak biltzeko prozesua hasiko da. Besteak beste, telefono bidezko inkestak eta kalekoan elkarrizketak egingo zaizkie zarauztarrei. Aurrerago, parte hartu nahi duen zarauztar orok inkesta hori erantzun ahal izango dio udal webgunean jarriko den inkestaren bidez.

Azterlan horretan, Zarauzko taxilarien eta taxiaren erabiltzaileen ikuspegia ez ezik, zerbitzu horrekin erlazioa daukaten beste agente batzuen laguntza ere eskatuko da: AGITAX Taxiaren Gipuzkoako Elkartea, herriko jatetxeak, ostatuak, MURKIL Merkatarien Elkartea, Turismo Bulegoa...

Proposatutako elkarrizketa eta inkesta guztiak egin ondoren, emaitzak aztertuko dira, Zarauzko taxi zerbitzuaren egungo egoerari buruzko diagnostikoa lortzeko. Diagnostiko horrek zerbitzua hobetzeko bidean jarraitu ahal izateko lagungarri izango zaio Udalari.

"Gure herrian mugikortasuna hobetzeko egiten ari garen lan orokorraren baitan, taxiak, zerbitzu publikoa den aldetik, urteak daramatza aztertu gabe, eta ziur nago lan hori ondo etorriko zaigula eskainitako zerbitzua hobetzeko erabakiak hartzeko orduan, bai Zarautzen, bai eskualde osoan. Badakigu Zarautzek bi garai desberdin dituela urtean, eta horrek zaildu egiten du urte osoan zerbitzu egokia eskaini ahal izatea, baina ahalegin bat egin behar dugu eta, guztion artean, Zarautzen mugikortasuna hobetzen jarraitzeko formulak bilatu", azaldu du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010