Agrégateur de contenus

Retour TAOren ohiko ordutegia

Twitter

TAOREN BULEGOA OHIKO ORDUTEGIRA ITZULIKO DA

2021/06/22

Azken asteetako bineten espedizioaren erritmo ona dela eta, Zarauzko TAOren bulegoa ohiko ordutegira itzuliko da bihartik aurrera. Ordutegia luzatzearekin batera, lehen egunetako ilarak desagertu dira, eta zerbitzu arin eta eraginkorra ematea lortu da.

Pertsona asko hurbildu dira bulegoetara, eta bertan 2007 bereizgarri eman dira aurrez aurre orain arte. COVID19ak ekarritako egoera dela eta, 1500 erabiltzaile inguruk gestioak telematikoki egitea erabaki dute, zerbitzuak emandako bideak erabiliz (posta elektronikoa, Telegram, Whatsapp...).

Egoiliarren binetaren ordainketa helbideratzea erabaki duten erabiltzaileen portzentaia %61era igo da, iazko %47aren aldean. Horrela, ordaintzeko modu hori aukeratu duten pertsonek %5eko deskontu gehigarria jasoko dute binetaren kostuaren gainean, eta bereizgarria automatikoki jasoko dute etxean. Era berean, datorren denboraldiko berritze-kanpainan bulegoetara hurbildu beharrik ez dute izango.

Oraindik badaude aurtengo bineta tramitatu ez duten erabiltzaileak, baina oraindik badago denbora ekainaren 25era arte. Data horretatik aurrera, isuna jarriko zaie aurtengo bineta ez duten ibilgailuei.

ZARAUZKO TAO BULEGOA (Urdaneta kalea, 5 / 943 83 22 63)

Astelehenetik ostiralera:   9:00 – 13:00 / 16:30 – 20:00

Larunbata: 9:00 – 13:00

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010