Agrégateur de contenus
Retour TAO udako denboraldia
OSTEGUNEAN, EKAINAK 3, HASIKO DA TAOREN UDAKO DENBORALDIA


2021/05/29
Urtero bezala, TAO sistema herri osora zabaltzen da uda sasoiari begira. Datorren ostegunean, ekainaren 3an, hasiko da denboraldia, ordenantza berria indarrean sartzearekin batera, behin ordenantza horren aldaketa partziala onartuta.
Erabiltzaileak informazio-gutuna jasotzen hasi dira etxean, ordainketa egin ahal izateko eta dagokion bineta erretiratzeko. Ordainketa helbideratuta izanez gero, etxean jasoko dute bineta, ilarak eta alferrikako joan-etorriak saihesteko.
Hala ere, trantsizio naturala egin ahal izateko, iazko binetak eta berria ekainaren 25era arte elkarrekin biziko dira, eta egun horretatik aurrera 2021eko bineta ez daramaten ibilgailuak zigortzen hasiko dira.
Ordenantza eguneratua, eremu berrien planoak eta ohiko galderei erantzuten dien dokumentu bat herritar guztien eskura daude Zarauzko udalaren webgunean, TAOri dagokion atalean, baita Zarauzko TAOren bulegoan ere.
Zarauzko TAO
Urdaneta kalea 5, 20800 Zarautz (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 83 22 63
Emaila: otazarautz@gerteksa.eus
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010