Agrégateur de contenus

Retour TAO txartela 2023

Twitter

MARTXOAREN 25A BITARTEAN EGONGO DA IREKITA AURTENGO TAO TXARTELA BERRITZEKO PROZESUA

2023/02/08

Datozen egunetan, 2023. urteko TAO txartelaren erabiltzaileek zerbitzuaren berritzearen inguruko informazioa jasoko dute euren etxebizitzetan. Eskutitz hauetan, erabiltzaile bakoitzak jarraitu beharreko pausuak zehazten dira, eta hiru taldetan banatzen dira:

1.    TAO txartelaren ordainketa helbideratua daukaten erabiltzaileek zuzenean euren etxeetan jasoko dute 2023ko TAO txartel berria eta, eskutitzean zehazten den moduan, hilabete honetan banketxean ordainketaren kargua pasako zaie.
2.    Txartelaren ordainketa helbideratu gabe daukaten erabiltzaileek errezibo bat jasoko dute ordainketa egiteko kontu zenbakia eta jarraitu beharreko pausuak zehazten. Behin ordainketa egin ondoren, frogagiria TAOren bulegora ekarri edo EMAIL, WHATSAPP edota TELEGRAM bidez bidali ondoren, etxean jasoko dute 2023ko TAO txartel berria.
3.    Batzuek, aldiz, gutuna jasoko dute esanez ez zaiela txartela berritzen, TAO ordenantzako baldintzaren bat betetzen ez dutelako. Kasu hauetan, TAOren bulegora joan beharko da egon daitekeen arazoa konpontzeko.

TAO txartela berritzeko prozesua martxoaren 25a bitartean egongo da irekita. Gomendagarria da, gestioa ahalik eta modu eroso eta azkarrenean egiteko, TAO txartelaren ordainketa helbideratua izatea, modu honetan, TAO txartela berritzeko garaia iristen den bakoitzean, zuzenean etxean jasoko du erabiltzaileak txartel berria. Esan beharra dago txartelaren kostua ez dela aldatu, beraz, lehengo urteko prezioak mantenduko dira.
TAO txartelaren berritzearen inguruko edozein zalantza argitzeko, jarri kontaktuan mesedez Zarauzko TAO bulegoarekin:

ZARAUZKO TAO BULEGOA
Urdaneta kalea, 5
943 83 22 63 / 627 45 25 00 (Whatsapp edo Telegram)
taoberriketa.zarautz@gertek.eus
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera 9:00 – 13:00 eta 16:00 – 19:00 eta larunbatetan 9:00 – 13:00.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010