Agrégateur de contenus

Retour TAO ordenantza aldaketa jendaurrean

Twitter

ZARAUZKO TAO ORDENANTZAREN ALDAKETA JENDAURREAN JARRI DA

2024/02/16

Azken urteotan eraikitako urbanizazio berriek Zarauzko TAO eremuetan izan duten eragina kontuan hartuta, eta herritarren eta TAOren zerbitzua kudeatzen duen enpresaren ekarpenak kontuan hartuta, Mugikortasun Sailak Zarauzko bide publiko jakin batzuetan ibilgailuen aparkalekua arautzen duen Ordenantza aldatzeko proposamena egin du.

Proposamen berriak hainbat aldaketa jasotzen ditu, besteak beste:

  • Hegoalden eraikitzen ari den aparkaleku-eremu berria jasotzea.
  • 2. sektorearen barruan, egoiliarrentzako zona mistoak sortzea, 1. eta 2. sektoreko egoiliarrek erabilera partekatua izan dezaten.
  • Gremioei udalerrian lan egitea erraztea, bereizgarri bereziak sortuz.
  • Anbulatorioaren guneko araubidea aldatzea.

Aldaketa hauen inguruan ekarpenak egiteko epea irekita egongo da datorren martxoaren 6a bitartean eta mugikortasuna@zarautz.eus helbidera bidali beharko dira. Udal webguneko 'parte hartu' atalean aurki daiteke proposamenaren inguruko informazio zehatza eta dokumentazio gehigarria.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010