Agrégateur de contenus

TAO ekainetik aurrera

Twitter

ZARAUTZEK TAO ZERBITZUARI EKINGO DIO EKAINAREN 1ETIK AURRERA

2020/05/28

Maiatzean zehar, Egoiliar bereizgarriak etxez-etxe banatu zaizkie horiek eskuratzeko baldintzak betetzen zituzten zarauztarrei; beraz, Zarauzko Udalak TAO zerbitzuari berrekingo dio ekainaren 1etik aurrera.

Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak adierazi duenez, "Zarauztarrek eskerrak eman dizkigute etxera binetak helarazteagatik. COVID-19ren pandemiaren ondorioz kutsadurak sahiesteko, ez dute bulegora joan izan behar". Zentzu horretan, Basurkok jakinarazi du Zarauzko TAOren bulegoa (Urdaneta kalea 5), lanegunetan ez ezik, larunbatetan ere irekiko dutela, 09:00etatik 13:00etara.

Era berean, egoiliarraren bereizgarrien kobrantzari dagokionez, Udalak jakinarazi du ekainaren hasieran bereizgarri bakoitzari dagokion zenbatekoa osorik kobratuko dela, eta TAOren zerbitzua etenda egon den denborari dagokion zati proportzionala itzuliko dela, datorren urteko ordainketan. "Argi daukagu TAO zerbitzurik gabe egon garen denbora hori ezin dugula kobratu eta ez dugula kobratu behar. Euro gutxi batzuk dira, baina erabiltzaile bakoitzari datorren urteko ordainketan deskontatuko zaio, orain informatikako eta kudeaketako gaiengatik zailagoa izango litzatekelako”, azaldu du Basurko. Azkenik, Mugikortasun zinegotziak azpimarratu duenez, "Visual car" baten laguntzarekin (garabi-auto baten barruan dagoen kamera bat), egoiliarrentzat gordetako guneak kontrolatuko dira, eta eremu horietan baimenik gabe aparkatzen duten ibilgailuak salatuko dira.

Arinpark APP-a

Udalak gogorarazi duenez, Arinpark App-ak TAOk araututako guneetan aparkatzea erraztuko du, parkimetroak txanponekin edo kreditu-txartelarekin manipulatu behar izan gabe. Hala ere, TAOko agenteek etengabe desinfektatuko dituzte ordainketa-makinak, kutsadurarik egon ez daitezen.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010