Agrégateur de contenus

Retour Suak debekatuak hondartzan

Twitter

SAN JUAN BEZPERAN, UDALAK GOGORARAZTEN DU DEBEKATUTA DAGOELA SUAK PIZTEA ZARAUZKO HONDARTZAN

2021/06/23

San Juan bezpera dela eta Udalak gogorarazten du debekatuta dagoela Zarauzko hondartzan suak egitea.

Udalaren hondartzako ordenantzak bere 12. artikuluan jasotzen duen bezala, "Debekatuta dago hondartzan sua egitea". Arau hau urte osoan zehar dago indarrean, baina bereziki garrantzitsua da San Juan bezperan gogoraraztea ezin direla gau honetan hain ohikoak diren suak piztu.

Zarauzko hondartzaren ezaugarriengatik, mareak gora egiten duenean asko murrizten da azalera, eta bertan suak egin ezkero, segituan mareak hondakin guztiak itsasora isuriko lituzke.

Era berean, pandemia dela eta, herriko beste guneetan egiten ziren suak bertan behera geratu dira. Beraz, urteko egunik luzeenean, Udalak zarauztarrei zentzuz jokatzeko eta hondartzako legedia errespetatzeko eskatu nahi die.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010