Agrégateur de contenus
Retour Soziolinguistika tailerrak
Miren Dobaran Sailburuordea Zarautzen izan da Udalak bultzaturiko Soziolinguistika saioetan


2021/03/26
Zarauzko Udaleko Euskara Departamentuak, Emun kooperatibaren eskutik, Soziolinguistika tailerrak antolatu ditu herriko ikasketa zentro desberdinetan. Saio praktiko hauen helburu nagusia ikasleekin euskararen inguruan hausnarketa egitean da, gaztetxoenek gure hizkuntzarekin daukaten erlazioa mantendu eta sendotzeko.
Gaurkoan, La Salle Ikastetxeko 4. DBH mailako ikasleen txanda izan da, eta bertan izan da Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea. Dobaranek gertutik jarraitu ditu proiektuaren nondik norakoak eta gaurko tailerraren saioan parte hartu du ikasle zarauztarrekin.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010