Agrégateur de contenus

Retour SMH Dirulaguntza 2023

Twitter

ZARAUZKO UDALAK AITA MARI ERRESKATE ONTZIA LAGUNTZEN JARRAITUKO DU 10.000 EUROKO DIRULAGUNTZAREKIN

2023/10/19

Urteak daramatza Salvamento Marítimo Humanitario GKE zarauztarrak Mediterraneoan dagoen migrazio-krisi humanitarioari aurre egiteko lanean, bai Aita Mari ontziarekin, bai eta bestelako proiektuekin.

Zarauzko Udalak hasieratik hartu zuen proiektu honi babesa emateko erabakia eta, hori dela eta, urtero bere hondar alea jartzen jarraitzen du dirulaguntza moduan. Urte guzti hauetan, Aita Mari erreskate ontziak 1.000 pertsonatik gora erreskatatu ditu Mediterraneoko uretan. Aurten jada, lehenengo misioa gauzatu dute eta bigarren bat martxan jartzeko zai dago Aita Mari ontzia Sirakusako portuan.

Aurten ere, Zarauzko Udalak 10.000 euroko dirulaguntza bideratuko du SHMk Mediterraneoan gauzatzen ari den misioak aurrera ateratzen laguntzeko, eta zarauztarrak harro egon daitezen honelako proiektu garrantzitsu eta onuragarri baten parte direlako.

“Guretzat, Aita Mariren lana ez dela itsasoan edo moilan bukatzen. Erreskate lan hori baliatu dugu herriko ikastetxeetan sentsibilizazio programa bat egiteko”, adierazi du Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak. “Gure ikastetxeetako gazteek, SMHren eskutik, migrazioi buruz hausnarketa egiteko aukera izango dute, migratzeko arrazoiak eta migratzaileen bizipenak ezagutuz, abenduan zehar antolatu diren saio batzuetan.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010