sexu aholkularitza zerbitzua berriz martxan
AURREZ-AURREKO SEXU-AHOLKULARITZA ZERBITZUA, BERRIZ MARTXAN


2020/05/19
Gaurtik aurrera hasiko da berriro aurrez-aurreko sexu-aholkularitza zerbitzua (Zuberoa Kalea, 22). Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuak kudeatzen du zerbitzu hau, Aitziber Estomba sexologoaren ardurapean.
Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziaren esantean: “Bertan sexologiaren inguruko eta harreman eta emozioen kudeaketarako aholkularitza jaso ahal izango dute herritarrek”.
Aurrez-aurreko zerbitzua ez ezik, online zerbitzuak ere jarraitzen du bere horretan 12 urtetik gorakoentzat eta familientzat hainbat tresnen bidez: telefonoz eta whatsappez 618626208, skypez (Sexu Aholkularitza Zarautz) eta e-mailez (sexuaholkularitza@gmail.com).
Aholkularitza jaso nahi duen pertsona orok, hitzordua eskatu beharko du 943 005 128 telefonora deituz edota sexuaholkularitza@gmail.com helbide elektronikora idatziz. Ordutegia honakoa da, asteartetan, 17:00etatik 21:00etara.
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010