Agrégateur de contenus
Retour

Sentsibilizazio kanpainiak

Sentsibilizazio kanpainiak

Informazioa

“GU ERE BAI” gizonezkoen manifestua

Zarauzko hainbat gizon elkartu gara 2017ko azaroaren 8an, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren kontrako gure gogoetak eta ekarpenak jasotzen dituen manifestu bat landu eta osatzeko.

Emakumenganako Indarkeriaren Aurkako Egunarekin lotuta, eta Emakunderen XIV. Berdintasunerako Guneko autobus ibiltarian, Gizonduz erakundeko kide batek koordinatuta, lanketa horretan aritu gara. Hemen landu dugun testua:

 

GU ERE BAI

Zarauzko gizonak indarkeria matxistaren aurka gaude. Herriko gizon batzuk hausnarketarako elkartu gara, gure gogoeta eta proposamenak mahai gainean jartzeko.

Indarkeria matxista egunero, kontziente edo inkontzienteki, elikatzen duten balore, jarrerak eta ekintzak topatzen ditugu. Bide horretan, gure kezkak eta proposamenak adierazteko honako gai hauek identifikatu ditugu:

Umore sexista, hizkuntza sexista, mespretzua, botere harremanak eta pribilejioak, egunerokotasunean gertatzen diren desorekak, mota guztietako indarkeriak, beldurraren kultura, zaintzekiko ardura falta, maitasun erromantikoa, errespeturik gabeko sexualitatea, biktimei ez sinistea, e.a.

Zarauzko gizonei, gogoetarako eta ekimenerako gonbidapena luzatzen diegu, gizarte berdinzaleagoa eta hobea lortu dezagun.

2017-11-08

 

 

Juan Ramon Villafaña Tabarez
Aitor Uria González
Iñigo Aranguren Fernández
Jose Mari Larramendi Calzacorta
Juan Mari Iraola Agirrezabal
Juan A. Mendizabal Illarramendi
Iñaki Epelde Etcheverry
Andoni Egaña Makazaga
Sebastián Galdós Erriondo
Mikel Edorta Morris Pagoeta
Ignacio Eizaguirre Arocena
Pedro Lizarriturri Etxeberria
Jon Amas Moreno
Mikel Otxotorena Fernández
 

Zure gogoetak eta ekarpenak hemen uzteko gonbidapena luzatzen dizugu eta, eskutzitzaren testuarekin bat baldin bazatoz, utzi behean zure atxikimendua.

Eskerrik asko.

 

Lehiaketak

Epaimahaiaren saria:

“2018ko martxoaren 8a- Emakumearen Nazioarteko Eguna” X. Kartel lehiaketako epaimahaia, 2018ko urtarrilaren 26an elkartu da, eta lehiaketan onartutako obren artean kartel irabazlea aukeratu du.

 

1. Saria: “KAO” Kartel sariduna

Egilea: Myriam Cameros Sierra

Saria: 400 euro

 

 

Herritarren saria

 

Saria: 200 euro

Herritarren saria aukeratzeko epea bukatuta (otsailaren 15ean goizeko 9:00etan), boto gehien lortu duen kartela “Cartel 1” izenekoa izan da. 24 - CARTEL 1

Egilea: Luana Gabriela Gonzalez Cruz

 

 

Emakumeen Nazioarteko Eguneko X. Kartel Lehiaketako deialdia: 

Ikuspegia edozein izanda ere, kartelen gaiak zerikusia izango du martxoaren 8arekin, eta ezinbestean ondorengo testua eraman beharko du:

2018ko martxoaren 8a – Emakumeen Nazioarteko Eguna. Gainera, egileak hala nahi izanez gero, kartela egiteko aukeratutako gaiari buruzko leloren bat ere sartu ahal izango du.

Lehiaketan parte hartu ahal izango du 16 urtetik gora duen edozein pertsonak, banaka edo taldean, epaimahaikoek eta Zarauzko Udaleko langileek izan ezik. Egile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du, eta originala eta argitaragabea izango da.

Lanak nahitaez ordenagailuz egingo dira eta posta elektronikoren bidez berdintasuna@zarautz.eus helbidera bidaliko dira.

Lanak aurkezteko epea: 2018ko urtarrilaren 8ko 8:00etatik 2017ko urtarrilaren 22ko 14:00etara.

 

Mikromatxismoak

 

 

Espazio honetan agerian utzi nahi dugu emakumea izateagatik egunero jasan behar ditugun diskriminazio egoerak.

 

 

Mikromatxismoa gure egunerokotasunean konturatu gabe jasaten ditugun eraso matxistak dira. Garrantzitsua da egoera hauek ikustaraztea eta indarkeria matxista dela ohartaraztea.

¿Zein dira mikromatxismoak? Adibide batzuk: 

Emakumeen gorputzekiko indarkeria estetikoa, gizarteratze ezberdindua mutilei akzio rolak egokitu eta neskei aldiz, zainketa eta pasiboak diren rolak, publizitate sexista, pertsona eta materialen zainketa lanen emakumeei egokitu, emakumeen gorputzak gauza bihurtzea sexu erakargarria bezela, musika eta kirolean matxismoa…

 

 

Ezkutuan gera ez daitezen adierazi hemen zure inguruan ikusten dituzun mikromatxismoak edo zeuk jasaten dituzuena.

Gizonezkoak ere animtu nahi ditugu mikromatxismo egoerak salatzeko, guztion artean, emakume zein gizonezkoa izan, ekidin eta baztertu egin behar ditugu.

 

 

Gizartean dagoen isilpeko matxismoa gainditzeko egin zure ekarpena. 

Animatu zaitez eta utzi zure mezua!


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010