Agrégateur de contenus
Retour Sanz Eneako ikasgela irekiko da
SANZ ENEAKO IKASGELA IREKIKO DA EKAINAREN 15EAN
2020/06/11
COVID-19ak sortutako pandemiaren ostean, Sanz Eneako ikasgela itxita egon da azken 3 hilabeteetan.
Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza eta Kultura zinegotziaren esanetan: “segurtasun tarteak eta higiene arauak bermatu ostean, ikasgela irekitzeko garaia iritsi da. Herriko ikasle askok selektibitatea eta hainbat azterketa prestatzen dabiltzanez, bertan ikasteko aukera emango diegu berriz ere”. Ikasgelak 12 postuentzako lekua izango du Sotoko gelan eta helduen liburutegian beste 15. Ordutegia, momentuz, 09:00etatik 15:00etara izango da.
Era berean, helduen liburutegian maileguak eta itzulketak egiteko aukera dago eta koltsultak egin daitezke. Interneterako 5 postu daude, prentsa zerbitzurik ez da egongo eta komunak itxita egongo dira.
Haur liburutegian maileguak eta itzulketak bakarrik egin daitezke.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010