Agrégateur de contenus

Mª Inmaculada eraikina (Musika eskola)

Mª Inmaculada eraikina (Musika eskola)

Kontaktua

Zuzendari pedagogikoa: Marina Lertxundi

Helbidea: Lapurdi kalea, 7B   20800 Zarautz

Telefonoa: 943 50 65 89 

E-maila: imanolurbietazme@gmail.com

Idazkaritza ordutegia:
astelehen – ostegun 15:30 – 19:30

ostirala 9:30 – 13:30

Ordutegia

Musika Tailerra 4 eta 7 urte eta Hizkuntza Mintzaira 2. eta 3. Maila

  Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
17:00 - 17:30 T. 4 urte A T. 4 urte B T. 4 urte A T. 4 urte B  
17:30 - 18:15 T. 7 urte A T. 7 urte B T. 7 urte A T. 7 urte B  
18:15 - 19:00 H.M. 2A H.M. 2B H.M. 2A H.M. 2 B  
19:00 - 19:45 H.M. 3A H.M. 3B H.M. 3A H.M. 3B  
19:45 - 20:45     H.M. Held. 1    

 

Musika Tailerra 5 et eta 6 urte eta Hizkuntza Mintzaira 1. eta 4. Maila

  Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
17:00 - 17:30   T. 5 urte B T. 5 urte A T. 5 urte B T. 5 urte A
17:30 - 18:15   T. 6 urte B T. 6 urte A T. 6 urte B T. 6 urte A
18:15 - 19:00   H.M. 1B H.M. 1A H.M. 1B H.M. 1A
19:00 - 19:45   H.M. 4B H.M. 4A H.M. 4B H.M. 4A
19:45 - 20:45     H.M. Held. 2    

Informazioa

Udal musika eskola Maria Inmaculada ikastetxean kokatzen da, udalak monjekin adostu duen akordioari esker. Eraikinak 14 gela, irakasleen gela, liburutegia… ditu.

Imanol Urbieta musika eskolan, musika hizkuntza eta instrumentuen ezagutza landu daiteke (biolina, biolontxeloa, gitarra , gitarra, klarinetea,  perkusioa, pianoa, saxofoia, tronpa eta trikitixa), musika tailerrekin batera.

Behar berezia duten haurrentzat, musikoterapia klaseak ematen dira. Klasetik kanpo, beste taldeekin batzea da helburua, inor banandua gera ez dadin.

Salneurriak

ZARAUZKO UDAL MUSIKA ESKOLAREN 2019 - 2020ko IKASTURTEKO PREZIO PUBLIKOAK

  MATRIKULA IKASTURTEA
Musika tailerra (4-7 urte) 40 € 310 €
Musika hizkuntza (haurrak) 40 € 200 €
Musika hizkuntza (helduak) 40 € 310 €
Instrumentua 40 € 400 €
Instrumentu multzoa 40 € 220 €
Musikoterapia (haurrak) 40 € 350 €

 

Prezio publikoen ezarpenaren arauak

  • Matrikula formalizatzeko nahitaezkoa da ordainketa eginda edukitzea.

  • Matrikularen zenbatekoa ez da itzuliko.

  • Zozketa egin ondoren, itxaron-zerrenda bat osatuko da, ikasturtean zehar hutsik geratzen diren plazak betetzeko.

  • Matrikula ezin da telefonoz egin.

 

BAJAK: baja emateko prozedura

Musika tailerra eta Musika hizkuntza

Ikastaroa hasi eta gero bajaren bat badago, idazkaritzan jakinarazi beharko da. Ondorengo epeen arabera ordainduko dira kuotak:

  • Baja, irailetik abendura arte (biak barne): abendura arte kobratuko da (abendua barne).

  • Baja, urtarriletik martxora arte (biak barne): martxora arte kobratuko da (martxoa barne).

  • Baja, apiriletik ekainera arte (biak barne): ekainera arte kobratuko da (ekaina barne).

Instrumentua

Ikastaroa hasi eta gero bajaren bat badago, idazkaritzan jakinarazi beharko da.

 

Kuoten ordainketa:

  • Baja emandako instrumentuaren itxaron-zerrendan ikasleak badaude, baja hartu duen ikaslea ordezkatu egingo da, eta ez du kuota gehiago ordainduko.

  • Baja emandako instrumentuaren itxaron-zerrendan ikaslerik ez badago, baja hartu duen ikasleak ikasturte osoa ordaindu beharko du.

Matrikula egitearekin batera, ikasleak onartu egingo ditu Musika Eskolako arauak.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010