Agrégateur de contenus
SANZ ENEA KULTUR ETXEA, EKAINAREN 1ETIK AURRERA ZABALIK
2020/05/29
COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, Sanz Enea Kultur Etxea bi hilabete eta erdiz itxita egon da.
Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziaren iritziz: “normaltasunera itzultzeko deseskalada planaren neurrien artean, liburutegi eta kultur etxeak irekitzeko aukera dago 2.fasearen baitan eta horrela egingo dugu”.
Zarauzko Udalak, zerbitzuaren segurtasun eta higiene neurriak adostu eta martxan jarri ondoren, Sanz Enea Kultur Etxea irekiko du ekainaren 1etik aurrera. Momentuz, goizeko orduegian zabaduko da, 09:00etatik 15:00etara, eta aforoa mugatua izango da. Hala, Sanz Enea irekita dagoen ordu guztietan, atezaina harreran egongo da aforoaren kontrola egiteko. Era berean, sarreran gel hidroalkolikoa egongo da, erabiltzaileek eskuak garbitzeko sartu aurretik eta maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da eraikin barruan.
Aforoei dagokionez, helduen liburutegian 13 pertsonentzat izango da gehienezko aforoa; 4 pertsona irakurketa postuetan, 5 ordenagailuetan (ordubete gehienez) eta 4 pertsona liburu maileguan. Era berean, komunak itxita egongo dira eta garbiketa zerbitzua indartuko da.
Haur liburutegian mailegua egiteko aukera izango da bakarrik. Aforoa 3 pertsonentzat izango da eta adin txikikoek heldu batekin joan beharko dute. Horrez gain, maileguan eraman nahi diren dokumentuak aldez aurretik telefonoz edo emailez eskatzeko aukera egongo da.
Ikasgela itxita egongo dela jakinarazten da.
Kultura departamendua ere aurrez-aurreko arreta egiten hasiko da Sanz Enea Kultur Etxean. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da kultura@zarautz.eus helbidera idatziz edo telefonoz 943 005120.
Kultur eraikinak
Zarautzen, Sanz Enea Kultur Etxeaz gain, bestelako Kultur eraikinek ere ateak zabalduko dituzte. Besteak beste datorren asteburuan (ekainak 5-6) Zarauzko Argazkizale Elkartearen erakusketa kolektiboarekin irekiko da Torre Luzeako aretoan. Erakusketa egunero irekiko da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Afororaren kontrola egingo da sarreran eta higiene neurriak bermatu beharko dira: maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da, baita 2 metroko tartea mantentzea ere.
Arte eta Historia Museoari dagokionez, ekainaren 5ean zabalduko da ondorengo ordutegian: 10:00-14:00 / 16:00-18:00 ostirala, larunbata eta 16:00-18:00 igandean. Ekainaren 15etik aurrera udako ordutegia izango du asteartetik larunbatera 10:00-14:00 / 16:00-18:00 eta igande eta jaiegunetan 16:00-18:00. Ordutegien eta bisita gidatuen inguruko informazio gehiago 943 835281 telefonora deituz.
Beste kultur eraikin guztiei dagokionez (Villa Munda, Vista Alegre Musika lokalak, Ebro Etxea eta Modelo Aretoa), beraien irekiera aztertzen jarraituko du Zarauzko Udalak datozen faseetari begira.
Ekitaldi eta kontzertuen datak, aldatuak
Irune Urbietaren hitzetan: “Udaberrirako kontratatuta genituen konpainiekin eta artistekin hartu genuen konpromisua mantentzen dugu. Koronabirusaren ondorioz dataz aldatu diren ekitaldiak, udazkenera pasa ditugu eta datak aurrerago adieraziko dira”. Era berean, uztailak 1 eta 31 bitartean bertan behera geratu diren ekitaldietako sarreren dirua jaso ahal izango dute herritarrek, Sanz Enean bertan. Informazio gehiagorako kultura@zarautz.eus helbidera idatzi edo 943005120 telefonora deitu beharko dute.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010