Agrégateur de contenus

Santu guztien eguna hiribus zerbitzua

Twitter

HIRIBUS ZERBITZU BEREZIA EGONGO DA ETA OSASUN NEURRIAK BETETZEN DIRELA ZAINDUKO DA SANTU GUZTIEN EGUNEAN

2020/10/27

Zarauzko Udalak Hiribus zerbitzu berezia jarriko du herritar guztientzat azaroaren 1ean, Santu Guztien egunean, hilerrira igo eta jaisteko. Hilerriko geltokia larunbat, igande eta jai egunetan martxan dagoen Linea Mistoaren ibilbidean txertatuko da, Anbulategiko geltokiaren ostean, ondoko orduetan: 10:27, 11:57, 13:57, 14:27, 17:27 eta 18:27.

Era berean, Santu Guztien egunaren bezpera egunetan, Hiribusaren 2.Lineak (urriaren 30ean, ostiralean) eta Linea Mistoak (urriaren 31ean, larunbatean) 10:27etan eta 12:27etan Hilerrian geldiunea egingo du.

Zerbitzu berezi hau Hiribusaren ohiko tarifekin eskainiko da. Udaletik gogorarazi dute Zarauzko Hiribusa Mugi txartelarekin ordaindu daitekeela eta, era berean, herritarrak animatzen dituzte zerbitzua erabiltzera.

Osasun neurriak

Osasun eta distantzia neurriak bermatu eta pilaketak saihesteko, Udaltzaingoak egun horretarako hilerrian ezarriko diren sarrera eta irteera bakarrak zainduko ditu. Udaltzaingoak adierazitako sarrera bakarra egongo da pertsonen zirkulazioa errazteko, eta gehienez 6 pertsona talde bakoitzeko onartuko dira.

Hilerriko sarrera-Irteera: Oinezkoen sarrera, hegomendebaldetik izango da (Sarrera berriena). Irtera berriz, iparraldeko irteeratik izangoa da. (Sarrera zaharrena).
 
- Ibilgailuak bihartik aurrera (urriak 28), hilerrira igotzeko norabide bakarra izango dute. Anbulategitik igo eta Abendaño auzora jaitsi.
 
- Larunbat eta Igandean ibilgailuek ezingo dute, hilerriko aparkalekuan aparkatu. Ezinduen txartela dutenek ezik.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010