Agrégateur de contenus
Retour San Pelaioak
UDA HONETARAKO EGITARAU ZABALA ANTOLATUKO DU ZARAUZKO UDALAK


2021/05/25
San Pelaio bezperarako hilabete gelditzen denean Xabier Txurruka alkateak iragarri du aurten ez direla San Pelaioak ospatuko Zarautzen. “Iaz ezin izan genituen San Pelaioak nahi bezala antolatu, baina ekitaldi xume bat prestatu genuen gauerdian zaindariaren eguna ospatzeko. Aurten, iragarri nahi dizuet, ezinezkoa dela San Pelaio festak nahi bezala, ekitaldiekin, antolatzea” azaldu du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Azken hilabete eta egunetako datuak ikusita, eta nahiz eta hobetzen ari diren, pandemiak gogor jo du gure herria. Egoera honetan, Zarauzko Udalak ez du inongo ekitaldirik antolatuko San Pelaioetan”.
“Egoera hobera doan momentu honetan zarauztarrei eskatu nahi dizuet zuhurtziaz jokatzen jarraitzeko” gogorarazi du alkateak. “Joan den udan gertatutakoaz ikasi behar dugu. Uda hasieran eta San Pelaioak pasa bitartean, oso datu onak izan genituen, kutsadura berririk gabe. Baina uztailean, hainbat ospakizun eta festa medio, kutsatze tasak goraka egin zuen eta murrizketak izan genituen herrian”.
“Iaz ez genuen Euskal Jairik izan, aurten ez ditugu Inauteriak ospatu, eta San Pelaioak iristen ari diren honetan, pena handiz, erabaki hau hartu behar izan dugu” gehitu du Txurrukak. “Honek ez du esan nahi udan zehar ez denik ekitaldirik antolatuko. Izan ere, Jaiak eta Ekitaldiak, Kultura eta Kiroletako departamentuetatik lanean ari gara gustu guztietarako egitarau aberats eta zabal bat antolatzeko”.
“Aurten ere ezingo dira malekoian urtero antolatzen genituen kontzertu jendetsuak ospatu, baina Jai eta Ekitaldien departamentutik udari begira lanean jarraitzen dugu ahalik eta programa zabal eta erakargarriena antolatzeko” adierazi du Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Jai eta Ekitaldietako zinegotziak. Ildo honetan, uztailaren 23an hasita, eta bost ostiraletan zehar, kontzertuak izango dira Lizardi Kirol areto berrian. Kontzertuak bertan egiteak, segurtasun neurri eta aforo guztiak bermatzeko aukera ematen du. “Iragarri dezakegu kontzertu ziklo hau Izarorekin hasiko dugula datorren uztailaren 23an” gehitu du zinegotziak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010