Agrégateur de contenus
Retour

San Pelaio zozketa

Twitter

SAN PELAIOKO DANBORRADA BEREZIA IKUSTEKO ZOZKETARAKO IZEN EMATEA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/06/15

Lege Zaharren enparantzako aforoa ekainaren 25 gauean 200 pertsonakoa izango da eta ekitaldira joan nahi duten herritarrek zozketa batean izena eman beharko dute Zarauzko Udaleko webgunean, gonbidapena eskuratu ahal izateko. Zozketa bitartez, izena ematen dutenen artean 100 herritar aukeratuko dira eta bakoitzak bi gonbidapen jasoko ditu.

Zozketan parte hartzeko https://labur.eus/zarautzzozketa web orrialdean egongo den formularioa bete beharko da, helbide elektroniko bat jarriz. Behin izena emanda, mezu elektroniko bat jasoko du herritar bakoitzak egokitu zaion zenbakiarekin. Zarautzen erroldatutako 14 urtetik gorako herritarrek hartu dezakete parte zozketan. Zozketarako izen emateko epea, ekainaren 14tik 19ra izango da eta zozketa ekainaren 22an izango da, jendeaurrean.

 

EMAN IZENA HEMEN

 


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010