Agrégateur de contenus

Salberdingo aparkalekua lekuz aldatuko da

Twitter

SALBERDINGO APARKALEKUA LEKUZ ALDATUKO DA

2020/11/27

Salberdingo urbanizazio berria eraikitzeko urbanizazio lanak hasita, Zarauzko Udalak jakinarazi du datorren astetik aurrera, Salberdingo aparkalekua lekuz aldatuko dela, eta Mesill enpresa zegoen partzelan birkokatuko dela.

Hala, behin-behinekoz, 100 autok aparkatzeko espazio berri bat egokitu da, Araba kaletik sarrera eta Aitze kaletik irteera izango duena.

Xabier Txurruka (EAJ-PNV) Alkateak adierazi du “neurri hauek hartzea beharrekoa da Salberdingo hirigintza-eremua garatzeko lehen fase honetan dauden 89 lurzatien urbanizazio lanak burutzeko”.

Izan ere, Salberdingo Hitzarmen Batzordeak Salberdigo eremuaren iparraldea urbanizatzeko lanak (Bizkaia kalea eta trenbidearen artean) bi urteko epean burutzea aurreikusten du.

Obra hauekin Bizkaia kalearen eremu bat guztiz berrituko da, zehazki, Zelai Ondo kalea eta Urdaneta kalearen arteko zatia, eta eremua zeharkatzen duen errekaren zatia ere  berreskuratuko da.

Udalak jakinarazi du laster Bizkaia kalea oinezkoentzat eta ibilgailuentzat moztuko dela, Zelai Ondo eta Aitze kaleen artean, errepide berria urbanizatzeko. Hala, inguruko auzotarrentzat eta jarduerentzat, behin-behineko sarrera mugatu eta esklusibo bat prestatuko da.

“Zarauzko erdiguneko obra hauek eragozpenak ekarriko dituztela ba dakigu, eta inguruko auzotarren egunerokotasun aaldatuko dutela. Barkamena eskatu nahi dugu eragin hauengatik, baina horixe da obrek dakartena, eta, are gehiago, Salberdin bezalako urbanizazio bat garatzeko obren bolumen eta garrantzia kontuan izanik. Izan ere, obrak amaitzean, Zarauzko erdigunearen hiri-berroneratzea ekarriko dute”, burutu du Alkateak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010