Agrégateur de contenus

Retour Salberdin zuzkidura bizitokien prozesua

Twitter

SALBERDINEKO 60 ZUZKIDURA-BIZITOKIAK ESLEITZEKO PROZESUA ZABALDU DA

2025/02/10

Eusko Jaurlaritzak Salberdin eremuko zuzkidura bizitoki esleitzeko prozesuaren inguruko xedapenak argitaratu ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA). Honen bitartez, gazteei zuzendutako 60 alokairuko apartamentuak esleitzeko prozesuari hasiera ematen zaio.

60 apartamentuak honela egongo dira bananduta:

-    Logela 1eko 3 zuzkidura-bizitoki EGOKITU.
-    Logela 1eko 54 zuzkidura-bizitoki.
-    2 logelako 3 zuzkidura-bizitoki.

Prozesu honetan izena emateko epea asteazken honetan, otsailaren 13an, hasiko da, eta azken eguna otsailaren 25a izango da.

Prozesu honetan parte hartzeko honako baldintza hauek bete beharko dira:

Adina ->  Agindu hau argitaratzen den egunean (2025eko otsailaren 10ean) 36 urte baino gutxiago izatea. Izen-emate bateratuen kasuan, nahikoa izango da inskripzioaren titularretako bat 36 urtetik beherakoa izatea. Zuzkidura bizitoki egokituen kupoan parte hartuko duten interesdunek edozein dela euren adina hartu ahal izango dute parte.

Errolda ->  Etxebiden izena emanda duen titularretako bat, gutxienez, Zarauzko udalerrian erroldatuta egotea agindu hau argitaratzen den datan. Mugikortasun murriztua duten pertsonek zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute egiaztatu behar udalerri honetan erroldatuta daudenik, parte hartu ahal izateko.

Etxebideko eskaera -> Etxebizitza babestuen eta zuzkidura-bizitokien eskatzaileen erregistroan alta emanda egotea alokairuko eskatzaile gisa, Zarauzko udalerrian. Mugikortasun murriztua duten pertsonek parte hartu ahal izango dute edozein dela eskaera-udalerria.

Diru-sarrerak -> 2023. urteko errenta aitorpenaren zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 45.022,57 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea. Ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek edo etxebizitza bat izateko eskubide subjektiborako eskubidea onartuta dutenek. Diru-sarrera konputagarrien hartzailetzat joko dira gaitasuna judizialki aldatu ez zaien eta bizikidetza-unitatearen parte diren adin nagusiko pertsona guztiak.

Bizikidetza-unitatearen tamaina -> Bizikidetza unitateak ez izatea 3 kide baino gehiago.

IZENA EMATEKO BIDEAK

Prozesu honetan izena emateko honako bide hauek jarrai daitezke:

A.    Interneten: www.etxebide.euskadi.eus/espedientea webgunean, ‘Sustapenak’ atalean.

B.    Posta bidez: Eskaera orria sinatuz eta honako helbidera helaraziz (Posta “administratiboa” erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin):

Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza
Andia kalea 13, 6. - 20004 Donostia.

C.    Aurrez aurre:
     a.    Zarauzko Etxebizitza Bulegoan (Salegi kalea, 14).
     b.    Zuzenean-en (Andia kalea, 13, behea – Donostia). Aurretiko hitzordua eskatzea gomendatzen da.

D.    Eskaera sinatu eta edozein administrazio publikoren erregistroan aurkeztu daiteke.

Informazio gehiago Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailean eta Zarauzko Etxebizitza Bulegoan.


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010