Agrégateur de contenus

Sagardo eguna

Twitter

2020 SAGARDO EGUNA OSPATUKO DA IGANDEAN

2020/01/21

Urtarrilaren 26an, igandea, 2020 Sagardo Eguna ospatuko da. Aurten, Lege Zaharren Enparantzan izango da eguerdiko 12:00etatik aurrera. Zurekin elkarteak, Zarauzko Udala eta Gipuzkoako Sagardogile elkartearen laguntzarekin antolatu du ekitaldia.

Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV), Turismo, Jaiak eta Ekitaldiak zinegotziaren iritziz, “festa giro bikaina izaten dugu Sagardo Egunean. Sagardo goxoa dastatzeko aukera paregabea da, bertako idi-txuleta pintxoarekin batera”.

Hala, bederatzi ekoizleren sagardoa dastatzeko aukera izango dugu igandean: Aburuza (Aduna), Aginaga (Usurbil), Lizeaga (Astigarraga), Petritegi (Astigarraga), Saizar (Usurbil), Satxota (Aia), Urdaira (Usurbil) eta Ordo Zelai (Oiartzun). Sagardoaz gain, idi-txuleta pintxoa parrilan eta Toldotxo pintxoa jateko aukera ere egongo da. Idi-txuleta pintxoak 3 euroko prezioa izango du eta sagardoarekin batera eskatzen bada, 7 euro. Zurekin elkarteko hainbat tabernek “Toldotxotx!” eskainiko dute egunean zehar: Toldotxo pintxoa eta sagardo tragoa, 4 euroko prezioan. Hauek dira tabernak: Euskalduna, Iruña, Itxas-Lur, Itsaski, Salegi eta Karlos Argiñano.

Urtero bezala. Zurekin Ostalari elkarteak aitortza egingo dio herriko ostalari bati. Aurten, Euromar Kafetegiko Maria Luisa Osa omenduko dute, urteetan sektorean egindako lan guztiagatik.

Ekitaldian zehar “Goizeko Ihintza” taldeko txistulariek kaleak girotuko dituzte eta Motxian bertso eskolakoek bertso saioa eskainiko dute. Etxeko txikienek ere izango dute euren txokoa Sagardo Egunean.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010