Agrégateur de contenus
Retour R9 Salmenta
“UDALAK MILIOI ETA ERDI JARRIKO DITU ALOKAIRUKO 89 BOE EGIN AHAL IZATEKO SALBERDINEKO R9 LURZATIAN”


2021/12/03
Udalbatzak joan den ostegunean onartu zuen, EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu alderdien aldeko bozkekin eta Podemos-Equo-Berdeaken abstentzioarekin, Salberdineko R9 lursaila VISESA enpresa publikoari saltzea, alokairuko 86 babes ofizialeko etxebizitza eraikitzeko.
2020ko martxoan, Udalak ia 3,5 milioi eurotan tasatu zuen lurzati hori, betiere BOEn sustapen hori salmentarako izango balitz. VISESArekin negoziatu ondoren, Udalak lurzati hori 1,9 milioi euroan Eusko Jaurlaritzaren mendeko sozietate publikoari saltzea erabaki du, bertan alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko azken konpromisoarekin. Horrela, Zarauzko Udalak sustapenean parte hartuko du, 1,5 milioi euro baino gehiagoko ekarpenarekin, Udalarentzat zein Eusko Jaurlaritzarentzat interes komunekoa den eragiketa bideragarri egiteko.
Salberdineko R9 partzela horrek babes ofizialeko 86 etxebizitza izango ditu alokairuan, erabilera komertzial edo tertziarioetara bideratuko diren lokalentzako 820 m2 beheko solairuan, eta 4.608 m2 aparkaleku-plazetarako bi sototan banatuta.
“Udala sustapen honen finantzaketan inplikatu da, partzela bere tasazio-balioaren azpitik VISESAri salduz”, argitu du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Lurzoruaren udal-ondare publikoko 1.524.422 € erabili ditugu Zarautzen alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen sustapen hori ahalbidetzeko”.
“2016an gure Etxebizitza Plana aurkeztu genuenetik, babes ofizialeko 222 etxebizitzaren sustapena martxan jartzea lortu dugu”, gehitu du Txurrukak, “Eta ildo horretan lanean jarraituko dugu, etxebizitza eskuragarria lortzea baita oraindik zarauztar askoren arazo nagusia”.
Datozen lau urteetarako, Udalak ia 600 etxebizitza babesturen sustapena aurreikusten du Zarautzen, Salberdinen, Iñurritzan eta Lanpardo kalean martxan dauden sustapenak egin ondoren.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010