Agrégateur de contenus
Retour Pontarlier harrera
PONTARLIERREKO XAVIER MARMIER LIZEOKO IKASLE ETA IRAKASLEEI HARRERA EGIN DIE ZARAUZKO UDALAK


2022/03/29
Gaur goizean, Zarauzko Udalak Pontarlierreko (Frantzia) Xavier Marmier Lizeoko ikasle eta irakasleei harrera egin dio Pleno Aretoan. 1994az geroztik, Zarauzko Lizardi Institutuko eta Pontarlierreko Xavier Marmier Lizeoko ikasle eta irakasleen elkartrukea ematen da. Pandemiaren ondorioz, azken bi urtetan ezin izan zen elkartrukea gauzatu eta aurten berriz martxan jarri da ekimen aberasgarri hau.
Xabier Txurruka alkateak, Irune Urbieta Hezkuntza zinegotziak eta Arantxa Aldalur Hezkuntza teknikariak Pontarlierreko ikasleei ongi etorria eman diete eta alkateak Zarauzko Torreoiaren eskalan egindako erreplika bat eman die Lizeoko arduradunei. Bere aldetik, Xavier Marmier Lizeoko irakasleak ere oroigarri bat oparitu die Udaleko ordezkariei.
Bi hezkuntza zentro eta Udalen arteko elkarlana estua izan da urte guzti hauetan eta hala jarraitzeko lanean jardungo dute aurrerantzean ere.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010