Agrégateur de contenus
Retour

plastiko birziklatuarekin egindako lehen haur jolas parkea

Twitter

ZARAUTZEN JARRI DA ESTATU MAILAN PLASTIKO BIRZIKLATUAREKIN EGINDAKO LEHEN HAUR JOLAS PARKEA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/07/01

Zarauzko Udalak eta Jolas enpresak elkarlanean ingurunearekiko jasangarriago izateko proiektu berri bat jarri dute martxan: plastiko birziklatuarekin egindako haur jolas parkeak. Udalak parkea kokatzeko lurzorua prestatu du eta haur jolasen diseinu eta fabrikazioaren arduraduna Jolas enpresa zarauztarra izango da. Ekimen honetako lehen parkea Iñurritza auzoko Bertsolarien Plazan jarri dute eta estatu mailan material birziklatuekin egindako lehen parkea da.

Iñigo Isasti, Jolas enpresako proiektuen zuzendariaren esanetan, “proiektu berritzaile bat da hau, ingelesez Reciclyng is upcycling esaten diote. Helburua materialei berrerabilpen bat ematea da, bertatik erabilgarria den zerbait sortzea, eta helburu horrekin bat egiten dugu guk. Mundua jasangarriago izateko filosofia dugu”.

Modu honetan, Jolas enpresak edukiontzi horira botatako hondakinak landu eta haur jolasak sortu ditu. “Itxuraz, ohiko jolas parke bat dirudi, baina inertea denez (egurra ez bezala), oso iraupen luzea du eta ez du mantenurik behar. Ia 400 kilo plastiko birziklatu dira parke hau egiteko. Nazio mailan ez du beste inork honelako lanik egin” azpimarratu du Isastik.

Iban San Martin (EAJ-PNV), Obra txikiak, zerbitzuak eta azpiegiturak zinegotziaren esanetan, “estetikoki erakargarria izateaz gain, ingurumenarekiko jasangarria da. Ura eta xaboiarekin erraz garbitzen da eta egurrezko jolas parke batek baino iraupen handiagoa du. Gure asmoa Zarauzko beste auzoetan ere horrelako jolas parkeak jartzen joatea da, pixkanaka”.


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010